XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euskal Irrati Telebista publikoari kontsumitzaile eta erabiltzaileen defentsarako informazio eta prestakuntza programak emititzeko eskatzekoa.

Euskal Irrati Telebista publikoari kontsumitzaile eta erabiltzaileen defentsarako informazio eta prestakuntza programak emititzeko eskatzekoa, Arabako Foruzaleak Legebiltzar Taldeak egina (Tramitera onartzea) (05/11.02.01.0131)

Mahaiak, 1996ko abenduaren 17an egindako bilkuran, erabaki du tramitera onartzea ondorengo LEGEZ BESTEKO PROPOSAMENA, Euskal Irrati Telebista publikoari kontsumitzaile eta erabiltzaileen defentsarako informazio eta prestakuntza programak emititzeko eskatzekoa, osoko bilkuran eztabaidatua izan dadin, eta agindu du Eusko Jaurlaritzari bidal dakiola eta Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

Legebiltzar-taldeek, Araudiko 160.2 artikuluaren arabera, bidezko iritzitako zuzenketak aurkeztu ahal izango dituzte, zazpi laneguneko epearen barruan, arrazoiak biltzen dituen idazkia Mahaiari bidaliz.

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria, Joseba Andoni Leizaola Azpiazu.

Eusko Legebiltzarreko Mahaiari Pablo A. Mosquera Mata Arabako Foruzaleak Taldeko bozeramaileak, indarrean dagoen Lege-biltzarraren Araudiaz baliatuz, ohore du ondorengo legez besteko proposamena aurkeztea, osoko bilkuran eztabaidatua izan dadin, Euskal Irrati Telebista publikoari kontsumitzaile eta erabiltzaileen defentsarako informazio eta prestakuntza programak emititzeko eskatzeko.

Arrazoiak:

Eusko Jaurlaritzaren kontsumo-arloko arduradunaren agerraldiak, Eusko Legebiltzarreko batzordearen aurrean 1996ko abenduaren 11n egindakoak, zehatz eta garbi erakutsi zuen ezen sailak, ahal duen guztia egin arren, Autonomi Elkarteko kontsumitzaileak eta erabiltzaileak informatuta eta hezita edukitzeko zailtasun handiak dituela,

nola produktu eta zerbitzu batzuen barietateagatik hala biztanlegoaren ezagutza faltagatik eta, batik bat, sailak ez duelako modurik izan, gaur egun arte, hedabide bikaina den horretaz, hau da, telebistaz, baliatzeko.

Euskal botere publikoek sarri askotan zehaztu izan dute EITB erakunde publikoa funtsezko zerbitzu publikoa dela;

horregatik, harrigarria gertatzen da Eusko Jaurlaritzaren sail batek Legebiltzarrari jakinaraztea gai horretan telebista publikoaz baliatzeko horrenbesteko zailtasunak dituela,

kontuan izanik garrantzi ukaezineko gaia dela, horren bitartez euskal herritarren eskubide indibidual eta kolektiboen defentsa bideratzen dela kontzientziazio, hezkuntza, prestakuntza eta, batez ere, arazoei zein irtenbide eta eskubideei buruzko informazioaren bidez

eta, era berean,kasuan-kasuan erabili beharreko mekanismoa dela bai ustekabeak eta engainuak saihesteko, baina baita ere enpresa, entitate eta zerbitzuei eurei ohartarazteko euskal sektore publikoa gertakizunei adi dagoela eta Elkarte honetako erabiltzaile eta kontsumitzaileen eskubideak babesten dituela.

Adibiderik erabatekoena eman zen aitortu zenean erreklamazio ugari zegoela bezero eta finantza edo kreditu entitateen arteko harremanaren sektorean, nola negozioaren jarreragatik hala biztanleriaren zailtasun kulturalagatik, eta are gehiago entitate horiek eskaintzen dituzten produktuen barietateagatik beragatik.

Han aitortu zenez, arazo horri buruz informazio osoa emateko erarik onena telebistaren bidez litzatekeela, eta, hain zuzen, erakunde publiko horren eta kontsumo-arloan eskumena duen sailaren artean hitzartutako programa berezien bidez.

Azaldutako arrazoiek eraginda aurkezten dugu ondorengo LEGEZ BESTEKO PROPOSAMENA

Vitoria-Gasteiz, 1996ko abenduak 11.

Pablo A. Mosquera Mata, Arabako Foruzaleak Taldeko bozeramailea.